Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

9. etapa

Fran Ventosok garaipena lortu du esprinter nagusiak erori ostean

Erredakzioa

Cavendish, Goss, Haedo eta beste hainbat esprinter lurrera erori dira azkenengo metroetan eta Movistar taldeko txirrindulariak Felline eta Nizzolo gainditu ditu.

02:24
Fran Ventosok Giroko bederatzigarren etapa irabazi du

Movistar taldeko Fran Ventosok irabazi du esprintean Italiako Giroko bederatzigarren etapa (San Giorgio-Frosinone, 166 km). Gainera, Ryder Hesjedalek (Garkin) liderraren ‘maglia rosa’ arazorik gabe mantendu du.

2011ko Giroan lortutako garaipena errepikatu egin du Fran Ventosok. Helduera arraroa izan da, etapa irabazteko esprinter nagusiek erorikoa izan baitute azkeneko metroetan. Hala ere Ventosok ederki gainditu ditu helmugan Fabio Felline (Androni) eta Giacomo Nizzolo (RadioShack-Nissan) italiarrak.

Sailkapen orokorrean Ryder Hesjedalek 9 segundoko aldea izaten jarraitzen du Joaquim Rodriguezekin eta Paolo Tiralongok hirugarren jarraitzen du 15 segundora. Beñat Intxausti (Movistar) bosgarren postuan manetndu da 35 segundora.

Eguneko ihesaldian Euskaltel-Euskadi taldeko Pierre Cazaux izan da, baina tropelak arazorik gabe hartu ditu hiru iheslariak.

Hamargarren etapak (Civitavecchia-Asis, 166 km) bukaera polita izango du, laugarren mailako mendatea gainditu beharko dutelako txirrindulariek. Itzulia irabazteko faboritoak aurreneko postuetan erne egon beharko dira.

9. etapa:

1. Francisco Ventoso (Movistar Team)
2. Fabio Felline (Androni)
3. Giacomo Nizzolo (RadioShack-Nissan)
4. Damiano Caruso (Liquigas-Cannondale)
5. Daniel Schorn (Team NetApp)
6. Alexander Kristoff (Katusha)
7. Ryder Hesjedal (Garmin-Barracuda)
8. Mathias Brandle (Team NetApp)

Sailkapen nagusia:

1. Ryder Hesjedal (Garmin-Barracuda)
2. Joaquim Rodríguez (Katusha) + 9
3. Paolo Tiralongo (Astana) + 15