Italiako Giroa
14. etapa
Andrey Amador, nagusi Cervinian eta Hesjedal da lider berria
Erredakzioa
Etapa gogorra izan da; Barta eta De Marchi bigarren eta hirugarren helmugaratu dira, hurrenez hurren. Hesjedalek eskuratu du liderraren elastikoa eta "Purito" Rodriguez bederatzi segundora dago.
Costa Ricako Andrey Amador (Movistar) txirrindulariak irabazi du Italiako Giroaren 14. etapa (206 kilometro Cherasco eta Cervinia artean). Aurtengo Giroaren aurreneko goi-mendiko etapa izan da. Lider berria Ryder Hesjedal da.
Amador lasterketa buruan jarri da Col de Jouxeko jaitsieran eta merezitako garaipena eskuratu du. Barta izan da bigarren eta De Marchi hirugarren.
Hesjedal laugarren helmugaratu da Amadorrekin 20 segundora eta liderraren elastikoa jantzi du. Joaquim "Purito" Rodriguezek Hesjedalek baino 26 segundo gehiago behar izan ditu.
Igandean hamabosgarren etapa jokatuko da, 172 kilometro Busto Arsizio-Lecco / Resinelli. Mendiko etapetan murgilduta jarraitzen dugu lau mendate gogorrekin. Helmuga Lecco Resinellin dago.
Hamalaugarren etapa:
.1. Andrey Amador Bakkazakova (CRC/Movistar) 5h.33:36
.2. Jan Barta (CZE/NetApp) d.b.
.3. Alessandro De Marchi (ITA/Androni Giocattoli) 02
.4. Ryder Hesjedal (CAN/Garmin-Barracuda) 20
.5. Paolo Tiralongo (ITA/Astana) 46
.6. Rigoberto Uran Uran (COL/Sky) d.b.
.7. Joaquim Rodriguez (ESP/Katusha) d.b.
.8. Thomas De Gendt (BEL/Vacansoleil-DCM) d.b.
.9. Michele Scarponi (ITA/Lampre-ISD) d.b.
10. John Gadret (FRA/AG2R La Mondiale) d.b.
Sailkapen nagusia:
.2. Joaquim Rodríguez (ESP/Katusha) 09
.3. Paolo Tiralongo (ITA/Astana) 41
.4. Sandy Casar (FRA/FDJ-Big Mat) 1:05
.5. Ivan Basso (ITA/Liquigas-Cannondale) 1:06
.6. Roman Kreuziger (CZE/Astana) 1:07
.7. Benat Intxausti (ESP/Movistar) d.b.
.8. Rigoberto Uran (COL/Sky) 1:19
.9. Michele Scarponi (ITA/Lampre-ISD) 1:20
10. Domenico Pozzovivo (ITA/Colnago-CSF) 1:21.