Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

ASTEARTEA, MAIATZAK 9

2023ko Italiako Giroaren 4. etaparen profila eta ibilbidea: Venosa-Lago Laceno (175 kilometro)

EITB MEDIA

Txirrindulariek hiru mendate izango dituzte ibilbidean: Passo delle Crocelle, Valico di Monte Carruozzo eta Colle Molella, guztiak 2. mailakoak eta batezbesteko % 6ko penditza dutenak. Azken 3 kilometroetan %12ko penditzadun maldatxoak daude.

  • 2023ko Italiako Giroko 4. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it.

    2023ko Italiako Giroko 4. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it.

Italiako Giroko 4. etapa jokatuko da maiatzaren 9an, asteartean. Apeninoetan sartuko da lasterketa, eta txirrindulariek Venosa eta Lago Laceno arteko 175 kilometroko ibilbideari egingo diote aurre. Guztira, 3.500 metroko desnibel metatua izango du jardunaldiak.

Hasieran, laua izango da ibilbidea; gero, ordea, hiru mendate gainditu beharko dituzte txirrindulariek. Lehen mendatea Passo delle Crocelle izango da, eta, jarraian, Valico di Monte Carruozzo igo beharko dute. Biak ala biak 2. mailakoak dira, eta % 6ko batez besteko penditza dute. Igoerek zein jaitsierek hainbat bihurgune dituzte.

Azken kilometroetan ekingo diote Colle Molellako igoerari. Txirrindulariek batez beste % 6ko pendizak aurkituko dituzte 9,9 kilometroko igoeran. Azken 3 kilometroetan, bihurguneak eta % 10-12ko maldak izango dira protagonista.

Etapa 300 metroko zuzengunean amaituko da.

Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, ordutegi hauetan: eitb.eus-en etapa oso-osorik ikusteko aukera egongo da, 12:20tik aurrera; ETB4k 14:00etatik 15:10era egingo du bat seinalearekin, eta telebistako emanaldiak ETB1en jarraituko du 15:10etik etapa amaitu arte.

Ikusi 3. etaparen profila | Ikusi 5. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA

2023ko Italiako Giroko 4. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it

2023ko Italiako Giroko 4. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it

------------------------------------------------------

COLLE MOLELLAKO IGOERA

2023ko Italiako Giroko Colle Molellako igoera. Argazkia: giroditalia.it

2023ko Italiako Giroko Colle Molellako igoera. Argazkia: giroditalia.it

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 4. etapa (maiatzak 9)

Ibilbidea: Venosa – Lago Laceno

Distantzia: 175 km

Goranzko desnibel metatua: 3.500 m

Hasiera-ordua: 12:45

Amaiera-ordua: 17:00 (41 km/h) | 17:15 (39 km/h) | 17:31 (37 km/h).

Mendiko saria: Passo delle Crocelle (2. mailakoa), 64,2. kilometroan; Valico di Monte Carruozzo (2. mailakoa), 110,2. kilometroan; Colle Molella (2. mailakoa), 172. kilometroan.