Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

6. etapa

Van Vleutenek ia erabakita utzi du Giroa, beste etapa garaipen bat bereganatuta

EITB Media

Annemiek van Vleutenek irabazi du Giro Donneko seigarren etapa, eta hirugarrena du jada Italiako lasterketaren aurtengo edizioan. Ondorioz, sailkapen nagusian aurkariekiko zuen abantaila anditu du herbeheretarrak.

  • Annemiek van Vleuten

    Annemiek van Vleutenen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Annemiek van Vleutenek (Movistar) irabazi du Giro Donne lasterketako seigarren etapa, asteazken honetan, uztailaren 5ean, eta herbeheretarrak sendotu egin du sailkapen nagusiko lidertza.

Van Vleutenek ia erabakita utzi du Giroa, aurkari zuzen batzuk lasterketa utzi dutelako. Adibidez, Elisa Longo italiarra ez da abiatu seigarren etapan, bosgarrenean izan zuen erorikoaren eraginez; eta Antonia Niedermaier bosgarren etapako garailea ere Girotik at geratu da azken etapa honetan erorikoa izan ostean.

Seigarren etapa Conellin hasi eta bukatu da, eta 104 kilometroko ibilbidea izan du. Azken txanpan, bi mendate izan ditu. Van Vleutenek ez du azkeneraino itxaron eta azken-aurreko mendatean jo du erasoa. Inork ezin izan du herbeheretarraren erritmoa jarraitu, eta arazorik gabe gailendu da, helmuga lehen postua gurutzatuta. Lorena Wiebes (SD Worx) izan da bigarren eta Lianee Lippert (Movistar) hirugarren, 20 segundora hurrenez hurren. Bestalde, Ane Santesteban (Jayco AlUla) zortzigarren izan da irabazlearekiko 28 segundora.

Hortaz, sailkapen nagusiko lehen postuan da Annemiek van Vleuten. Herbehereetakoak 3 minutu eta 3 segundoko abantaila du Veronica Ewers (EF Education-Tibco-SVB) bigarrenarekiko eta 3 minutu eta 39 segundo ateratzen dizkio Juliette Labous (DSM-firmenich) hirugarrenari. Ane Santesteban zortzigarren da, liderrarekiko 5 minutu eta 36 segundora.

6. etapako sailkapena:

1 - VAN VLEUTEN Annemiek (Movistar) 2:39:04

2 - WIEBES Lorena (SD Worx) +0:20

3 - LIPPERT Liane (Movistar) d. b.

4 - PALADIN Soraya (Canyon) +0:25

5 - PERSICO Silvia (UAE) +0:28

6 - FISHER-BLACK Niamh (SD Worx) d. b.

7 - GARCIA Mavi (Liv Racing) d. b.

8 - SANTESTEBAN Ane (Jayco) d. b.

9 - VAN EMPEL Fem (Jumbo) +0:31

10 - WOLLASTON Ally (AG Insurance) d. b.

Sailkapen nagusia:

1 - VAN VLEUTEN Annemiek (Movistar) 14:58:29

2 - EWERS Veronica (EF Education) +3:03

3 - LABOUS Juliette (DSM) +3:39

4 - REALINI Gaia (Lidl) +3:59

5 - GARCIA Mavi (Liv Racing) +4:18

6 - MAGNALDI Erica (UAE) +4:21

7 - LUDWIG Cecilie Uttrup (FDJ) +5:11

8 - SANTESTEBAN Ane (Jayco) +5:36

9 - FISHER-BLACK Niamh (SD Worx) +5:42

10 - PERSICO Silvia (UAE) +5:50