Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

8. ETAPA

Vas hungariarrak irabazi du Giroko azkenaurreko etapa, eta Van Vleutenek eskura dauka garaipena

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Lasterketa azken esprintarekin amaitu da, eta SD Worxeko gazteak irabazi du. Bestalde, Van Vleutenek lehen postua mantentzen du, 3:56 minutuko abantailarekin.

  • Blanka Vas

    Blanka Vas. Argazkia: EFE Artxibo

Blanka Vas hungariarrak (SD Worx) eskuratu du emakumezkoen Giroko azkenaurreko etapa. Lasterketa Nuoron hasi eta Sassarin amaitu da, 125,7 kilometroko ibilbidearekin. Hala, jardunaldi bakarra geratzen da Annemiek van Vleuten (Movistar) herbeheretarrak beste Giro bat irabaz dezan, denak berdin jarraitzen badu.

Gaurko jardunaldia aurrekoak baino lasaiagoa izan da, Movistar taldearen kontrol lanarekin, sailkapenean ondo kokatutako txirrindularien ihesaldiak ekiditzeko. Horrela, pixkanaka-pixkanaka, larunbateko kilometroak igaro dira, oso zorrotza izan ez den profilarekin. Horrenbestez, hungariar gaztea izan da multzoko azkarrena esprintean bukatu den eguna. Van Vleuten ere bertan zegoen edozein arazo ekiditeko.

Bigarren tokian , Chloé Dygert (Canyon) estatubatuarra sartu da. Hirugarren tokia, berriz, Movistar taldeko Liane Lippert alemaniarrarentzat izan da.

Horrela, etapa baten faltan, Van Vleutenek 3:56 minutuko aldea du sailkapen nagusian Juliette Labous (DSM) frantziarrarekiko, eta 4:23 minutukoa Gaia Realin (Lidl) italiarrarekiko. Bestalde, Mavi Garcia (Teqfind) balearrak eta Ane Santesteban (Jayco) gipuzkoarrak lehen multzoan sartu dira larunbat honetan, eta zazpigarren eta hamargarren postuei eutsi diete, hurrenez-hurren. Bi txirrindulariak postu horiek mantentzen saiatuko dira Italiako Giroko azken etapan.

Bederatzigarren jardunaldia Sassari eta Olvia artean lehiatuko da, 126,8 kilometroko ibilbidearekin, eta okerrik ez bada, Van Vleutenek bere laugarren "maglia" arrosa bereganatuko du.

Etapako sailkapena:

1 VAS Blanka (SD Worx) 3:00:41

2 DYGERT Chloe (Canyon) d. b.

3 LIPPERT Liane (Movistar) d. b.

4 PERSICO Silvia (UAE) d. b.

5 WOLLASTON Ally (Soudal) d. b.

6 LUDWIG Cecilie Uttrup (FDJ) d. b.

7 GARCÍA Mavi (TeqFind) d. b.

8 MARTURANO Greta (Deceuninck) v

9 SANTESTEBAN Ane (Jayco) d. b.

10 VOS Marianne (Jumbo) d. b.

Sailkapen nagusia:

1 - VAN VLEUTEN Annemiek (Movistar) 21:06:52

2 - LABOUS Juliette (DSM) +3:56

3 - REALINI Gaia (Lidl) +4:23

4 - MAGNALDI Erica (UAE) +5:34

5 - EWERS Veronica (EF Education) +5:35

6 - LUDWIG Cecilie Uttrup (FDJ) +6:16

7 - GARCÍA Mavi (Liv Racing) +6:25

8 - PERSICO Silvia (UAE) +7:01

9 - FISHER-BLACK Niamh (SD Worx) +7:28

10 - SANTESTEBAN Ane (Jayco) +9:12