Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

Astelehena, maiatzak 6

Italiako Giroko hirugarren etaparen profila, ibilbidea eta ordutegiak: Novara-Fossano (166 km)

EITB MEDIA

Igoera puntuagarri bakarra du hirugarren etapa, laugarren mailakoa. Ibilbidea laua da, eta esprintean erabaki daiteke.

  • Italiako Giroko hirugarren etaparen profila. Irudia: giroditalia.it

    Italiako Giroko hirugarren etaparen profila. Irudia: giroditalia.it

2024ko Italiako Giroaren hirugarren etapa maiatzaren 6, astelehenean, korrituko dute. Novaran hasi eta Fossanon amaituko da 166 kilometroko ibilbidea. 13:25ean ekingo diote etapari txirrindulariek, eta irabazlea 17:02 eta 17:22 artean iristea aurreikusi dute. Etapa laua da, mendate bakarrekoa (Lu, 4. mailakoa), eta horixe izango da Mendiko Sari Nagusirako igoera puntuagarri bakarra.

Etaparen erdialdean dituen "igoera eta jaitsiera" txiki batzuk nabarmendu ditu Giroak, argitaratutako informazio teknikoan. Lu mendatea 58,1. kilometroan iritsiko da. Ondoren, 143,9. kilometroan, Cherasco gainak emozioa ekar dezake, nahiz eta puntuagarria ez izan; han dago, hain zuzen ere, eguneko bigarren eta azken esprinta.

Etaparen azken hiru kilometroak lauak dira, bihurgune itxi batekin amaierarako 1.300 metro faltan. Esprint jendetsua ikus dezakegu, Giroko lehen bi etapak menditsuak izan ostean esprinterrentzat lehen aukera izan daitekeelako.

2024ko Italiako Giroko lehen etapa zuzenean ikus daiteke, osorik, 13:00etan, eitb.eus-en; 15:00etatik aurrera, ETB1ek ere bat egingo du lasterketarekin.

ETAPAREN PROFILA

Italiako Giroko hirugarren etaparen profila. Irudia: giroditalia.it

Italiako Giroko hirugarren etaparen profila. Irudia: giroditalia.it

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 3. etapa (maiatzak 6)

Ibilbidea: Novara-Fossano

Distantzia: 166 km

Igoera maila: 750 m

Irteera-ordua: 13:25

Iritsiera-ordua: 17:02 (46 km/h) | 17:12 (44 km/h) | 17:22 (42 km/h)

Mendiko Saria: Lu (4. mailakoa), 58,1. kilometroa

AZKEN KILOMETROA

Italiako Giroko hirugarren etaparen azken kilometroa. Irudia: giroditalia.it

Italiako Giroko hirugarren etaparen azken kilometroa. Irudia: giroditalia.it