Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

Larunbata, maiatzak 25

Italiako Giroko 20. etaparen ibilbidea, profila eta ordutegia: Alpago-Bassano del Grappa (184 km)

Grappa mendiko igoera gogorra eta luzea, lehen mailakoa, bi aldiz egin beharko dute. Hor ikusiko da parte hartzaileen indarra eta erresistentzia nola dagoen, sailkapen orokorrean egon daitezkeen zalantzak erabakitzeko.

  • Italiako Giroko 20. etaparen profila. Irudia: giroditalia.it

    Italiako Giroko 20. etaparen profila. Irudia: giroditalia.it

Italiako Giroaren 107. edizioari amaiera jarriko dion Erromako iritsiera handiaren bezperan, lasterketako sailkapen orokorra guztiz erabakita geratuko da larunbateko, maiatzaren 25ean, hogeita batgarren eta azken aurreko etapan. Alpagon hasiko da 11:50ean, eta 16:54 eta 17:39 artean bukatzea aurreikusi dute. Goi-mendiko jardunaldi honek, Giroko azkenak, Monte Grappan du punturik gogorrena. Izan ere, txirrindulariek bi aldiz igo beharko dute lehen mailako mendate zorrotz hori.

106,1. eta 153,3. kilometroetan pasako dira hortik. 18,1 kilometroko igoera hori oso luzea da, eta batez beste %8,1eko aldapak ditu, %14ra iristen diren zenbait maldekin. Gogortasun horri hiru asteko lasterketak uzten duen nekea ere gehitu behar zaio. Giroa neketsua da, eta azken etapa honek edozein emaitza utz dezake.

Monte Grappa baino lehen, Muro di Ca' del Poggio (4. mailakoa, 30,3. kilometroan) gainari aurre egin beharko diote, etapako gakoak erabakitzeke daudela.

EITBk zuzenean eskainiko du 2024ko Italiako Giroko azken aurreko etapa. 11:40an hasiko da emanaldia eitb.eus-en, jardunaldia osorik egongo baita ikusgai; 13:30 eta 15:00ak artean, ETB4k bat egingo du emisioarekin, eta azkenik, 15:00etatik aurrera, ETB1ek.

ETAPAREN PROFILA

Italiako Giroko 20. etaparen profila. Irudia: giroditalia.it

Italiako Giroko 20. etaparen profila. Irudia: giroditalia.it

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 20. etapa (maiatzak 25)

Ibilbidea: Alpago – Bassano del Grappa

Distantzia: 184 km

Metatutako goranzko desnibela: 4.200 m

Hasiera-ordua: 11:50

Amaiera-ordua: 16:54 (36 km/h) | 17:15 (34 km/h) | 17:39 (32 km/h).

Mendiko Saria: Muro di Ca' del Poggio (4. mailakoa), 30,3. kilometroan; Grappa Mendia (lehen mailakoa), 106,1. kilometroan; Grappa Mendia (lehen mailakoa), 153,3. kilometroan.

AZKEN KILOMETROAK

Italiako Giroko azken kilometroak. Irudia: giroditalia.it

Italiako Giroko 20. etapako azken kilometroak. Irudia: giroditalia.it

MONTE GRAPPA (Lehen mailakoa)

Monte Grappa, Italiako Giroko 20. etapan. Irudia: giroditalia.it

Monte Grappa, Italiako Giroko 20. etapan. Irudia: giroditalia.it