Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

3. etapa

Pedersenek bere bigarren etapa irabazi du, esprintean, eta maglia arrosa berreskuratu du

EITB MEDIA

3 ordu, 49 minutu eta 47 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko, eta Corbin Strong (Israel-Premier Tech) zeelandaberritarra eta Orluis Aular (Movistar Team) venezuelarra gainditu ditu azken esprintean.

  • Pedersen bere bigarren garaipena ospatzen. Argazkia: EFE.

    Pedersen bere bigarren garaipena ospatzen. Argazkia: EFE.

Mads Pedersen (Lidl-Trek) danimarkarrak irabazi du, esprintean, 2025eko Italiako Giroko hirugarren etapa, Albanian. Hala, Primoz Roglic (Red Bull-BORA) esloveniarrak larunbatean kendu zion maglia arrosa berreskuratu du.

3 ordu, 49 minutu eta 47 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko, eta Corbin Strong (Israel-Premier Tech) zeelandaberritarra eta Orluis Aular (Movistar Team) venezuelarra gainditu ditu azken esprintean.

Pedersen Tiranan ere nagusitu zen, Giroaren estreinakoan, eta bera izan da indartsuena etapa erabaki duen esprintean, tropel osoa batera helmugaratu baita, eguneko ihesaldia helmugarako 15 kilometroren faltan harrapatu ondoren.

Sailkapen nagusian, 9 segundora du orain Primoz Roglic esloveniarra, eta Mathias Vacek (Lidl-Trek) txekiarra dago hirugarren, 14 segundora.

Ihesaldi oparoa sortu da lehen kilometroetan, eta minutuek aurrera egin ahala txirrindulariak galduz joan da. Helmugarako 40 kilometroren faltan, Pello Bilbao (Bahrain-Victorious) bizkaitarrak eta Lorenzo Fortunato (XDS-Astana) italiarrak hartu dute aurrea lasterketa gidatzeko.

Elkarrekin igo dute Qafa e Llogarase, baina azken kilometro lauek Vlorera bakarrik iristea eragotzi diete; izan ere, 15 kilometroren faltan harrapatu dituzte. Tropela bat eginda iritsi da helmugara, eta Pedersen nabarmendu da bertan.

Astelehen honetan, txirrindulariek lehen atseden eguna izango dute, Italiara joateko.

3. ETAPAKO SAILKAPENA

1.- PEDERSEN Mads (Lidl-Trek) 3:49:47

2.- STRONG Corbin (Israel) d. b.

3.- AULAR Orluis (Movistar) d. b.

4.- RIVERA Brandon Smith (INEOS) d. b.

5.- ZAMBANINI Edoardo (Bahrain) d. b.

6.- OLDANI Stefano (Cofidis) d. b.

7.- VENDRAME Andrea (Decathlon) d. b.

8.- MARCELLUSI Martin (VF) d. b.

9.- FIORELLI Filippo (VF) d. b.

10.- SCARONI Christian (Astana) d. b.

SAILKAPEN NAGUSIA

1.- PEDERSEN Mads (Lidl-Trek) 7:42:10

2.- ROGLIC Primož (Red Bull-BORA) +0:09

3.- VACEK Mathias (Lidl-Trek) +0:14

4.- MCNULTY Brandon (UAE) +0:21

5.- AYUSO Juan (UAE) +0:25

6.- DEL TORO Isaac (UAE) +0:26

7.- POOLE Max (Picnic) +0:33

8.- TIBERI Antonio (Bahrain) +0:34

9.- STORER Michael (Tudor) +0:36

10.- PELLIZZARI Giulio (Red Bull-BORA) +0:40