Itxi

2. etapa

2. etapa

2. etapa

MAIATZAK 13, LARUNBATA

Itzulia Women 2023: 2. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia (Gasteiz-Amurrio, 133,2 km)

J. E. | EITB MEDIA

Araban ibiliko da tropela Itzuliaren bigarren etapan. Aurtengo luzeena da, eta bi mendate puntuagarri ditu, 3. mailakoak biak.

  • Itzulia Women 2023ko 2. etaparen profila. Argazkia: Itzulia.

    Itzulia Women 2023ko 2. etaparen profila. Argazkia: Itzulia.

133,2 kilometro dituela, Itzulia Women 2023ko bigarren etapa aurtengo luzeena da. Gasteizen hasi eta Amurrion amaituko da, eta ia osorik Araban jokatuko da; hori bai, Bizkaian ere ibiliko dira txirrindulariak, Urduñan hain zuzen. 3. mailako bi mendate igo beharko dituzte ziklistek egunean zehar.

Testuinguru horretan, Gasteiztik abiatuta, txirrindulariak Nanclares Okara joango dira, eta Mimbredora gero. 28. kilometroan, La Tejera igoko dute; 3. mailako mendate horrek hiru kilometroko igoera du, eta batez beste % 6,5 maldak ditu. Barrota eta Subilla Morillas igaroko ditu Itzuliak gero, ondoren Goiuritik Urduñara heltzeko.

87,1. kilometroan, Amurrion, etapako lehen esprint berezia izango da. Malkuartu igo beharko du tropelak, ondoren; 3. mailakoa da, 102,8. kilometroan dago, eta 3,3 kilometro ditu, batez beste % 4,7ko maldekin.

Arespalditzan, 115,9. kilometroan, bigarren esprint berezia egingo dute; jarraian, Lezama igoko dute txirrindulariek, eta puntu garrantzitsua da hori, helmugatik soilik bost kilometrora dagoelako. Hortaz, erabakigarria izan liteke, garaipena nork eskuratzen duen zehazteko edo, gutxienez, hautagai batzuk baztertzeko.

Etapa zuzenean ikusi ahalko da ETB1en eta eitb.eus-en, 12:00etatik aurrera.

Ikusi lehen etaparen profila | Ikusi hirugarren etaparen profila

PROFILA

Itzulia Women 2023: 2. etaparen profila. Argazkia: Itzulia

Itzulia Women 2023: 2. etaparen profila. Argazkia: Itzulia.

------------------------------------------------------

IBILBIDEA

2023ko Itzulia Women: 2. etaparen ibilbidea. Argazkia: Itzulia

2023ko Itzulia Women: 2. etaparen ibilbidea. Argazkia: Itzulia

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 2. etapa (maiatzak 13)

Ibilbidea: Gasteiz-Amurrio

Distantzia: 133,2 km

Goranzko desnibel metatua:

Hasiera-ordua: 09:59

Amaiera-ordua: 13:19 (40 km/h) | 13:29 (38 km/h) | 13:41 (36 km/h)

2. ETAPAKO MENDATEAK

La Tejera mendateko profila. Argazkia: Itzulia

La Tejera mendateko profila. Argazkia: Itzulia

------------------------------------------------------

Malkuartu mendateko profila. Argazkia: Itzulia

Malkuartu mendateko profila. Argazkia: Itzulia

------------------------------------------------------

2. ETAPAKO AZKEN KILOMETROAK

2. etapako azken kilometroak. Argazkia: Itzulia

2. etapako azken kilometroak. Argazkia: Itzulia

ITZULIA WOMEN 2023KO ETAPAK:

1. etapa (maiatzak 12): Etxebarria – Markina-Xemein (122,2 km)

2. etapa (maiatzak 13): Gasteiz-Amurrio (133,2 km)

3. etapa (maiatzak 14): Donostia-Donostia (114,8 km)