Itzulia Women 2025 zuzenean online: Emakumezkoen Itzuliko 2. etapa maiatzaren 17an Ugao-Igorre - EITB
2. etapa
G. P. A. | EITB MEDIA
Mischa Bredewold liderra izan da azkarrena Igorreko helmugan ere. Horrela, txirrindulari herbeheretarrak bigarren garaipena lortu du jarraian. Usoa Ostolaza gipuzkoarrak seigarren postuan bukatu du bigarren etapa.
2025eko Itzulia Womeneko 2. etapako azken kilometroa eta esprinta
EITB MEDIA
Mischa Bredewold SD Worx taldeko txirrindulari herbeheretarrak lider jarraitzen du Itzulia Womenen, bigarren etapa ere irabazita; sprintean nagusitu da, eta maillot horiari eutsi dio. Usoa Ostolaza, berriz, seigarren sailkatu da Igorreko helmugan.
Usoa Ostolaza: ''Muturra esprintean sartzen saiatu behar genuen''
EITB MEDIA
Zarauztarrak seigarren egin du Itzulia Women lasterketako 2. etapan, Mischa Bredewold etapa garaile eta sailkapeneko liderraren denbora berean.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 08:40 - 14:00 | MENDI LASTERKETAK | Zegama-Aizkorri 2025 |
25 | 11:15 - 17:45 | TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: 15. etapa |
25 | 17:40 - 20:00 | PILOTA | Buruz Burukoa (3. eta 4. postuak): Etxeberria vs Larrazabal |
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa