Itxi

Txirrindularitza

Espainiako Vuelta

Markel Beloki eta Xabier Mikel Azparren larunbatean hasiko den Espainiako Vueltan lehiatuko dira

EF Educationek eta Q36.5 taldeak baieztatu dute, astearte honetan, hiru euskal txirrindulariek lasterketaren 80. edizioan parte hartuko dutela.

  • Xabier Mikel Azprren eta Markel Beloki

    Xabier Mikel Azprren eta Markel Beloki

Markel Belokik, EF Education-EasyPost taldekoak, eta Xabier Mikel Azparrenek, Q36.5 taldekoak, 2025eko Espainiako Vueltan parte hartuko dute. Larunbatean hasiko da Espainiako Itzulia, bi euskal txirrindularien taldeek asteartean baieztatu dutenez.

Belokik 20 urte ditu eta Alsaziako Tourra irabazi berri du. Espainiako Vueltaren 80. edizioan, handi batean lehiatuko da, bere ibilbidean lehen aldiz. EF Educationen txirrindulari hauek izango ditu lagun: Esteban Chaves, Madis Mihkels, Lukas Nerurkar, Sean Quinn, Archie Ryan, James Shaw eta Jardi van der Lee.

Xabier Mikel Azparrenek, 26 urterekin, 2021eko eta 2022ko Espainiako Vueltan eta 2025eko Italiako Giroan parte hartu du. Gipuzkoarrarekin batera, Q36.5 taldeak Marcel Camprubí, Fabio Christen, David de la Cruz, David González, Damien Howson, Tom Pidcock eta Nick Zukowsky izango ditu Turineko irteeran.