Itxi

Txirrindularitza

Espainiako Vuelta (6. etapa)

Vinek irabazi du Vueltako 6. etapa, eta Traeenek liderraren elastikoa jantzi du

EITB

Jay Vinek bereganatu du garaipena Pal Andorran amaitutako Espainiako Vueltako etapan. Torstein Traeen bigarren izan da; ondorioz, orain, bera da sailkapen nagusiko liderra.

  • Jay Vine

    Jay Vine, 6. etapako irabazlea. Argazkia: EFE

Jay Vine (UAE Emirates-XRG) australiarrak irabazi du 2025eko Espainiako Itzuliko seigarren etapa, Olot eta Pal Andorra artekoa (170,3 kilometro). Torstein Traeen (Bahrain Victorious) norvegiarra da lasterketako lider berria.

Vine ihes eginda heldu da helmugara, bera bakarrik. Traeen bigarren izan da irabazlearekiko 54 segundora, eta horri esker jantzi du liderraren maillot gorria. Lorenzo Fortunato (XDS Astana) izan da hirugarren, Vinerekiko minutu eta 10 segundora. Faboritoen taldeak garailea baino 4 minutu eta 19 segundo gehiago behar izan ditu helmugako marra gurutzatzeko; hala, bada, Jonas Vingegaard (Visma-Lease a Bike) danimarkarrak agur esan dio lidertzari.

Orain, Vine da sailkapen nagusiko liderra, bigarren den Bruno Armirailekiko (Decathlon AG2R La Mondiale) 31 segundoko abantailarekin.  Hirugarren postuan dago Fortunato liderrarekiko minutu eta segundo bateko desabantailarekin. Vingegaard bosgarren da Vinerekiko 2 minutu eta 33 segundora.

6.etapako sailkapena:

1. Vine Jay (UAE) 4:12:36

2. Træen Torstein (Bahrain) +0:54

3. Fortunato Lorenzo (Astana) +1:10

4. Armirail Bruno (Decathlon) +1:15

5. Castrillo Pablo (Movistar) +1:52

6. Shaw James (EF Education) +2:05

7. Vervaeke Louis (Soudal Quick-Step) +2:15

8. Debruyne Ramses (Alpecin) +2:19

9. Ryan Archie (EF Education) +2:42

10. Almeida João (UAE) +4:19

Sailkapen nagusia:

1. Træen Torstein (Bahrain) 20:25:46

2. Armirail Bruno (Decathlon) +0:31

3. Fortunato Lorenzo (Astana) +1:01

4. Vervaeke Louis (Soudal Quick-Step) +1:58

5. Vingegaard Jonas (Visma) +2:33

6. Almeida João (UAE) +2:41

7. Ciccone Giulio (Lidl) +2:42

8. Jorgenson Matteo (Visma) +2:49

9. Hindley Jai (Red Bull) +2:53

10. Pellizzari Giulio (Red Bull) d.b.