Itxi

Txirrindularitza

Europako Txapelketa

Paula Ostizek Europako Txapelketa irabazi du, erlojupekoan, junior mailan

EITB

Txirrindulari nafarrak, 18 urtekoa bera, zilarrezko domina eskuratu zuen espezialitate horretan bertan, eta urrezkoa errepideko proban, duela egun batzuk, Munduko Txapelketan; orain, Frantzian, Drome-Ardache eskualdean, azkarrena izan da.

  • Paula Ostiz, larunbatean, podiumean. Argazkia: EFE.

    Paula Ostiz, larunbatean, podiumean. Argazkia: EFE.

Paula Ostiz txirrindulari iruindarrak 2025eko Europako Txapelketa irabazi du, erlojupekoan, junior mailan, Drome-Ardache eskualdean, Frantzian, asteazkenean. Ostizek, 18 urtekoa bera, zilarrezko domina eskuratu zuen espezialitate horretan bertan, eta urrezkoa errepideko proban, duela egun batzuk, Munduko Txapelketan; orain, ordea, azkarrena izan da, podiumean ere izan diren Magdalena Leis alemaniarraren eta Oda Aune Gissinger norvegiarraren aurretik.

Ibilbidea 12,2 kilometrokoa izan da, eta Allexen hasi eta Etoile-sur-Rhonen amaitu da. Ostizek 18:38ko denbora egin du; Leis baino bi segundo azkarrago ibili da, eta Gissingerrek baino hamar segundo gutxiago baliatu ditu.

Irati Arangurenek hamabosgarren postua eskuratu du, 01:06ra.

Sailkapena

1 - Paula Ostiz 13:38

2 - Magdalena Leis (Alemania) + 00:02

3 - Oda Aune Gissinger (Norvegia) + 00:10

4 - Megan Arens (Herbehereak) + 00:13

5 - Roos Muller (Herbehereak) + 00:16

Eñaut Urkaregi, bosgarren

Gizonezken lasterketan, junior mailan ere, Eñaut Urkaregik bosgarren postua eskuratu du; domina 28 segundora izan du, azkenean. Proba Michiel Mouris herbeheretarrak irabazi du, Irlandako Conor Murphy sailkatu da bigarren, eta Julius Lovstrup Birkedal danimarkarrak erdietsi du hirugarren tokia.