Itxi

Txirrindularitza

Fitxaketa

Marjolein van't Geloof, Laboral Kutxa-Euskadiren taldekide berria

EITB MEDIA

Flandriako Klasikan ibilbide zabala duen txirrindularia izanik, esperientzia eman nahi dio taldeari.

  • Marjolein van't Geloof, Laboral Kutxa-Euskadiko txirrindularia

    Marjolein van't Geloof, Laboral Kutxa-Euskadiko txirrindularia

Marjolein van't Geloof Laboral Kutxa-Euskadi taldeko txirrindularia izango da datozen bi denboraldietan, klubak ohar bidez jakinarazitakoaren arabera.

Txirrindulari nederlandarrak Flandirako klasikoetan duen eskarmentua eta esprintatzeko duen gaitasuna kontuan izanik, taldeak horrelako lasterketetan hobetzen lagun diezaiola nahi du.

Gaurkoarekin lau fitxaketa egin ditu Laboral Kutxa-Euskadik sasoi honetarako. Honako txirrindulari hauek osatuko dute taldea: Tiril Jørgensen, Paula Patiño, Irati Aranguren, Naia Amondarain, Idoia Eraso, Usoa Ostolaza, Catalina Soto, Yuliia Biriukova y Yanina Kuskova, eta Cristina Tonetti, Alice Arzuffi, Arianna Fidanza eta Debora Silvestri.