Itxi

Txirrindularitza

UCI WORLD TOUR

NSN enpresak Israel Premier Techen lekua hartuko du txirrindularitza profesionalean

EITB

Never Say Never Andres Iniesta futbolari ohiak eta Stoneweg enpresak fundatu dute. Stoneweg inbertsio plataforma hispaniar-suitzarra da, eta dagoeneko akziodun berria da.

  • NSN.

    NSN.

Never Say Never (NSN) kirol entretenimenduko enpresa, Andres Iniesta futbolari ohiak eta Stoneweg enpresak sortua, errepideko txirrindularitza profesionalean sartu da, 2026ra begira UCI World Tourrean Israel Premier Techen lizentzia hartzeko.

WorldTourreko taldearen izen berria NSN Cycling Team izango da, eta egoitza operatiboa Bartzelonan eta Gironan izango du. Gainera, garapen taldeak NSN Development Team izena hartuko du.

Hala, datozen hiru urteetan UCI WorldTour egutegiko lehiaketetan parte hartzea bermatu dute; Frantziako Tourrean, Italiako Giroan eta Espainiako Vueltan, besteak beste.