Itxi

Txirrindularitza

Aurreneko probak

Contador, Nibali eta Hesjedal, aurreneko lehia handia Dubai hirian

Erredakzioa

2012ko Vueltako garaileak, 2012ko Giroko txapeldunak eta Tourreko hirugarren sailkatuak kilometro bakarreko erlojupekoa egingo dute.

  • Alberto Contador. Argazkia: EFE

    Alberto Contador. Argazkia: EFE

Alberto Contador, Vincenzo Nibali eta Ryder Hesjedal, nazioarteko tropeleko hiru gizon indartsuenetarikoak, nor baino nor gehiago arituko dira Dubai hirian, estalperik gabeko belodromo batean egingo den kilometro bakarreko proban.

Arabiar Emirerri Batuetako agintariek, 2012ko Vueltako irabazlea, 2012ko Giroko txapelduna, eta 2012ko Frantziako Tourreko hirugarren sailkatua gonbidatu dituzte, kilometro bakarreko erlojupekorako.

Gainera, Alberto Contadorrek eta Vincenzo Nibalik San Luiseko Tourrean (Argentina) parte hartuko dute urtarrilaren 21etik 27ra.