Itxi

Txirrindularitza

Nazioarteko Batzorde Olinpikoa

Armstrongi Sydneyn lortutako brontzezko domina kenduko diote

Erredakzioa

Texaseko txirrindularia hirugarren postuan sailkatu zen Australiako erlojupekoan, Viatcheslav Ekimov (urrea) errusiarraren eta Jan Ullrich alemaniarraren (zilarra) atzetik.

  • Lance Armstrong. EFE

    Lance Armstrong. EFE

Nazioarteko Batzorde Olinpikoak Sidneyko Olinpiar Jokoetan, 2000n, lortutako brontzezko domina kenduko dio Lance Armstrong AEBetako txirrindulari ohiari, erakundeko iturriek baieztatu dutenez.

Texaseko txirrindularia hirugarren postuan sailkatu zen Australiako erlojupekoan, Viatcheslav Ekimov (urrea) errusiarraren eta Jan Ullrich alemaniarraren (zilarra) atzetik. Abraham Olano gipuzkoarrak laugarren amaitu zuen lasterketa eta saria jaso dezake, baina Anoetako txirrindulari ohiak domina nahi ez duela errepikatu du.

Armstrongi biziarteko zigorra ezarri dio UCIk eta irabazitako Frantziako zazpi Tourrak kendu dizkiote, AEBetako Dopinaren aukako Agentziak txostena argitaratu ostean. Amstrongek Oprah Winfrey aurkezlearekin hitz egin zuen aurrenekoz iragan astelehenean, eta dopatu zela aitortu zuen. Adierazpenak ostiral goizaldean emango ditu telebistak (3:00etan).