Itxi

Txirrindularitza

Tourra 2013

Chris Froome, Tourrean taldeburu

Redacción

Baliteke Froome izatea aurtengo Tourrean gizon indartsuena Sky taldean, Bradley Wiggins iazko Frantziako Tourreko irabazlearen hitzetan.

  • Bradley Wiggins, Tourreko azken irabazlea. Argazkia: EFE

    Bradley Wiggins, Tourreko azken irabazlea. Argazkia: EFE

Bradley Wiggins 2012ko Frantziako Tourreko irabazleak aurten Sky taldeko taldeburua ez dela izango iragarri du.

Britainiarraren hitzetan baliteke Chris Froome izatea aurtengo Tourrean gizon indartsuena taldean. 2013ko edizioa gogorra da oso, mendate asko daude eta ibilbide groabeheratsua da, beraz, Tourrean garaipena eskuratzeko Wigginsek Froome dela txirrindulari aproposena esan du.

Nahiz eta Tourrean ere lehiatu Italiako Giroa izango da bere aurtengo helburu nagusiena. Jakin badaki txirrindulari onak egongo direla bertan Italiako lasterketa prestatzen dutenak, halere, txirrindularitzatik erretiratu baino lehen hiru handiak irabazi nahi ditu: Tourra, Giroa eta Vuelta.

Wigginsen denboraldiko aurreneko proba otsailean jokatuko den Mallorcako Challenge lasterketa izango da.