Txirrindularitza
2. etapa irabazita
Geraint Thomas da Tour Down Under probako lider berria
Erredakzioa
Britainiarrak Javi Moreno (Movistar Team) eta Ben Hermans (RadioShack) gainditu ditu azken metroetan.
-
Geraint Thomas. Argazkia: EFE
Geraint Thomas (Sky) britainiarrak irabazi du Tour Down Underreko bigarren etapa eta bera da, hain zuzen ere, lasterketako lider berria.
Thomasek Javi Moreno (Movistar Team) eta Ben Hermans (RadioShack) gainditu ditu azken metroetan. Hainbat txirrindulari lurrera erori dira eroriko baten ondorioz.
Helmugara heltzeko zazpi kilometroren faltan, erasora egin dute Thomasek, Morenok, Hermansek eta Bennetek. Garaipena britainiarrarentzat izan da azkenean. Euskaltel-Euskadiko Jon Izaguirre bederatzigarren postuan sailkatu da, eta sailkapen nagusian seigarren postuan dago. Gorka bere anaia, zazpigarrenean.
2. etapako sailkapena:
1 Geraint THOMAS GBR SKY 2:44:18
2 Javier MORENO BAZAN ESP MOV 1
3 Ben HERMANS BEL RLT 1
4 Tom Jelte SLAGTER NED BLA 4
5 Tim WELLENS BEL LTB 4
6 Daniele PIETROPOLLI ITA LAM 4
7 Jack BAUER NZL GRS 4
8 Wilco KELDERMAN NED BLA 4
9 Jon IZAGUIRRE INSAUSTI EUS EUS 4
10 George BENNETT NZL RLT 4
Sailkapen nagusia:
1 Geraint THOMAS SKY 6:19:32
2 Javier MORENO BAZAN MOV 5
3 Ben HERMANS RLT 7
4 Daniele PIETROPOLLI LAM 14
5 Tom Jelte SLAGTER BLA 14
6 Jon IZAGUIRRE INSAUSTI EUS 14
7 Gorka IZAGUIRRE INSAUSTI EUS 14
8 Tim WELLENS LTB 14
9 Jack BAUER GRS 14
10 Tiago MACHADO RLT 14