Itxi

Txirrindularitza

Erlojupekoa Tony Martinentzat

Nibalik eskuratu du Tirreno-Adriatikoa, bigarren urtez jarraian

Erredakzioa

Astana taldeko txirrindulariaren atzetik, Froome eta Contador sailkatu dira sailkapen nagusian. Azken etapan, bosgarren bukatu du Castroviejo bizkaitarrak.

1:48

Vincenzo Nibali italiarrak irabazi du, bigarren urtez jarraian, Tirreno-Adriatiko proba. Azken etapan, 9,2 kilometroko erlojupekoan, Tony Martin alemaniarra nagusitu da.

Sailkapen nagusian, Chris Froome (Sky) eta Alberto Contador (Saxo-Tinkoff) txirrindulariak sailkatu dira Astanako Nibaliren atzetik. Froome 23 segundora eta Martin 52''-ra.

Tony Martinek 10'25''-ko denbora behar izan du azken etapa irabazteko. Adriano Malori (Lampre) eta Andrey Amador (Movistar) sailkatu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Jonathan Castroviejo bizkaitarrak bosgarren bukatu du, 14 segundora.

Sailkapen nagusia:
1. Vincenzo Nibali (Astana) 28:08:17
2. Chris Froome (Sky) 23''-ra
3. Alberto Contador (Team Saxo-Tinkoff) 52''-ra
4. Michal Kwiatkowski (Omega Pharma-Quick Step)  53''-ra
5. Joaquim Rodríguez (Katusha)  54''-ra
6. Chris Horner (RadioShack-Leopard)  1:21''-ra
7. Mauro Santambrogio (Vini Vantini) 2:03''-ra
8. Andrey Amador (Movistar Team) 2:42''-ra
9. Przemyslaw Niemiec (Lampre-Merida) 3:19''-ra
10. Wout Poels (Vacansoleil-DCM) 3:35''-ra

7. etapa:

           .1. Tony Martin (ALE/Omega Pharma)               10:25
           .2. Adriano Malori (ITA/Lampre-Merida)             06''-ra
           .3. Andrey Amador Bakkazakova (CRC/Movistar)      10''-ra
           .4. Fabian Cancellara (SUI/RadioShack)        12''-ra
           .5. Jonathan Castroviejo (EUS/Movistar)           14''-ra
           .6. Chris Froome (GBR/Sky)                        15''-ra
           .7. Hayden Roulston (NZL/RadioShack)               20''-ra
           .8. Michal Kwiatkowski (POL/Omega Pharma)          21''-ra
           .9. Dario Cataldo (ITA/Sky)                       23''-ra

10. Alex Dowsett (GBR/Movistar)                  23''-ra