Itxi

Txirrindularitza

Classicissima

Gerald Ciolekek irabazi du Milano-San Remo klasikoa

Erredakzioa

MTN Qhubeka taldeko txirrindulari alemaniarrak Peter Sagan (bigarren) eta Fabian Cancellara (hirugarren) gainditu ditu esprintean.

  • Gerald Ciolek

    Gerald Ciolek da 2013ko Milano-San Remoko irabazlea. Argazkia: EFE

Gerald Ciolek izan da Milan-San Remo Classicissimaren 106. edizioaren irabazlea. Zazpi txirrindulari iritsi dira ihes eginda, eta esprintean txirrindulari alemaniarra nagusitu da. Peter Sagan izan da bigarren, eta Fabian Cancellara hirugarren.

Antolatzaileek bi aldiz gelditu behar izan dute lasterketa elurragatik. Txirrindularientzat arrisku handiegia zen errepidea elurtuta aurrera jarraitzea.

Cipressa mendatetik 30 jokalari pasa dira lasterketa buruan, eta jaitsieran , Philippe Gilbertek jo du erasoa. Gilberten erasoaldiari zazpi txirrindularik eman diote erantzuna. Ondoren, Sylvain Chavanelek egin du saiakera, eta hirukotea lortu da lasterketa buruan Ian Stannard eta Eduard Vorganov txirrindulariekin. Stannardek jotako erasoak lasterketa burlan utzi ditu britainiarra eta Chavanel. Poggioko igoera amaituta, 25 segundoko abantaila izan dute atzetik zetorren tropelarekiko. Poggioko jaitsieran, ordea, Luca Paolini, Sagan, Gerald Ciolek eta Fabian Cancellara txirrindulariek bat egin dute lasterketa buruko bi txirrindulariekin.

Azken metroetan Peter Saganek azkarregi ekin dio esprintari, eta Ciolekek helmugako marra gainean gainditu du.

Milan-San Remoko sailkapenak:

.1. Gerald Ciolek (GER-MTN Qhubeka) 5:37:20

.2. Peter Sagan (SVK-Cannondale) d.b.

.3. Fabian Cancellara (SUI-RadioShack) d.b.

.4. Sylvain Chavanel (FRA-Quick Step) d.b.

.5. Luca Paolini (ITA-Katusha) d.b.

.6. Ian Stannard (GBR-Sky) d.b.

.7. Taylor Phinney (USA-BMC Racing) d.b.

.8. Alexander Kristoff (NOR-Katusha) + 14

.9. Mark Cavendish (GBR-Quick Step) d.b.

10. Bernhard Eisel (AUT-Sky) d.b.