Itxi

Txirrindularitza

2. etapa

Gianni Meersmanek bere bigarren etapa irabazi du, esprintean

Redacción

Omega Pharma-Quick Step taldeko txirrindularia Voltako liderra da oraindik, Voltako bi esprintak irabazita. Alejandro Valverde eta Danilo Wyss sailkapen orokorreko podiumean daude.

4:03

Gianni Meersmanek (Omega Pharma-Quick Step) irabazi du Kataluniako Voltako bigarren esprinta, eta lasterketako protagonista bakarra izaten jarraitzen du. Flandriako txirrindulariak Voltako liderra da, Voltako bi etapak irabazita. Daniele Ratto (Cannondale) eta Brett Lancaster (Orica-GreenEdge) txirrindulariak utzi ditu atzean 2. etapako kontrolik gabeko esprintean. Jon Aberasturi, Euskaltel-Euskadiko esprinter gaztea, 17. helmugaratu da.

Banyolesen bukatu da etapa, zirkuitu bati lau itzuli eman ondoren. Etapako 160,7 kilometroetako zailtasun bakarra 3. mailako igoera bat izan da, Sant Feliuko begiratokira. Christian Meierrek (Orica-GreenEdge), Olivier Kaisenek (Lotto Belisol) eta Christopher Laboriek (Sojasun) ihes eginda eman dituzte etapako kilometro gehienak. 20 kilometro baino gutxiago falta zirela harrapatu ditu tropelak.

Txirrindulari guztiek bat egin dutenean, Sky eta, batez ere, Blanco jarri dira control lanetan, baina Meersman izan da azken 3 kilometroetako nahasian azkarrena. Azken bihurgunean, lurrera joan dira txirrindulari batzuk, baina ez dute arazo handirik sortu.

Etapako sailkapena:

1. Gianni Meersman (Omega Quick Step) 3:48:09
2. Daniele Ratto (Cannondale) d.b.
3. Brett Lancaster (Orica-GreenEdge) d.b.
4. Samuel Dumoulin (AG2R La Mondiale) d.b.
5. Robert Wagner (Blanco) d.b.
6. Julien Simon (Sojasun) d.b.
7. Mauris Lammertink (Vacansoleil) d.b.
8. Laurent Pichon (FDJ) d.b.
9. Danilo Wyss (BMC) d.b.
10. Manuele Mori (Lampre-Merida) d.b.

Sailkapen nagusia:

1. Gianni Meersman (BEL/Omega Pharma-Quick Step) 07:43:46
2. Valerio Agnoli (ITA/Astana) + 14
3. Alejandro Valverde (ESP/Movistar) + 16
4. Danilo Wyss (SUI/BMC) + 20
5. Robert Gesink (HOL/Blanco) d.b.
6. Dario Cataldo (ITA/Sky) d.b.
7. David López (EUS/Sky) d.b.
8. Bradley Wiggins (BRH/SKY) d.b.
9. José Herrada (ESP/Movistar) d.b.
10. Daniel Martin (IRL/Garmin Sharp) d.b.