Itxi

Txirrindularitza

Etapa nagusian

Valverde liderrak erorikoa izan eta lasterketa utzi du

Erredakzioa

Murtziarra 119. kilometroan jausi da Eros Capecchi taldekidearekin batera. Biek lasterketa utzi dute.

  • Alejandro Valverde lider jarri zen Voltako 3. etapan. Efe.

    Alejandro Valverde lider jarri zen Voltako 3. etapan. Efe.

Alejandro Valverde Movistar taldeko buruak Kataluniako Itzulia utzi egin du laugarren etapan izandako erorikoaren ondorioz. Valverde sailkapen nagusiko liderra zen.

Murtziarra 119. kilometroan jausi da Eros Capecchi taldekidearekin batera. Italiarrak ere lasterketa utzi du.

Erorikoa punturik ematen ez zuen mendate baten jaitsieran gertatu da, antolatzaileek aurretik abisatu dute errepidea arriskutsua zela.

Bi txirrindulariak anbulantzian eraman dituzte, baina, Voltako antolatzaileen arabera, ez dute lesio larririk jasan.