Txirrindularitza
Sagan menderatuta
Cancellarak bigarrenez irabazi du Flandeseko Tourra
Erredakzioa
Patenbergen hautsi du lasterketa txirrindulari suitzarrak, eta atzean utzi du bigarren izan den Peter Sagan. Tom Boonenek erorikoa izan, eta lasterketa utzi du.
-
Fabian Cancellarak irabazi du 2013ko Flandeseko Tourra. Argazkia: EFE
Fabian Cancellarak (RadiShack) irabazi du 2013ko Flandeseko Tourra. Suitzarrak lehia bizia izan du bigarren izan den Peter Saganekin (Cannondale), baina Patenbergen hautsi du lasterketa, eta bakarrean gurutzatu du helmuga. Tom Boonenek erorikoa izan du, eta lasterketa utzi behar izan du 20. kilometroan.
Lehen ihesaldia Jetse Bol (Blanco), Jacob Rathe (Garmin), Tosh van der Sande (Lotto), Michael Morkov (Saxo-Tinkoff), Tim De Troyer (Accent Jobs), Kevin Claeys (Crelon-Euphony) eta Laurens de Vreese (Topsport Vlaanderen) txirrindulariek osatu dute, baina Thomas Voecklerren Europcar taldeak behera bota du ihesaldia.
Hurrengo ihesaldian Michal Kwiatkowski (Quick-Step), Andre Greipel (Lotto), Marcel Sieberg (Lotto), Laurens De Vreese (Topsport Vlaanderen) eta Maarten Tjallingii (Blanco) txirrindulariak izan dira. Cancellararen RadiShack taldea jarri da tropel buruan ihesaldia harrapatzeko, eta helburua lortu dute.
Helmugatik 14 kilometrora zegoen Patenbergen jo du erasoa Cancellarak, eta Peter Saganek erantzun dio, baina ezin izan dio suitzarraren erritmoari eutsi, eta Cancellarak lortu du garaipena.
Sailkapena:
.1. Fabian Cancellara (Sui-RadioShack) 6.05:58 .
2. Peter Sagan (SVK-Cannondale) + 1:26
.3. Jurgen Roelandts (BEL-Lotto) + 1:26
.4. Alexander Kristoff (NOR-Katusha) + 1:26
.5. Matthieu Ladagnous (FRA-FDJ) + 1:26
.6. Heinrich Haussler (AUS-IAM) + 1:26
.7. Greg Van Avermaet (BEL-BMC) + 1:26
.8. Sebastien Turgot (FRA-Europcar) + 1:26
.9. John Degenkolb (GER-Argos Shimano) + 1:26
10. Sebastian Langeveld (HOL-GreenEdge) + 1:26