Txirrindularitza
39 urte
Alessandro Petacchik txirrindularitza utziko duela iragarri du
Erredakzioa
Txirrindulari italiarrak "bide berriak" aurkitu nahi dite bizitzan, eta familiarekin gehiago difrutatu.
-
Alessandro Petacchiren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Alessandro Petacchi italiarrak txirrindularitza utziko duela iragarri du. 39 urteko txirrindulariak "bide berriak" aurkitu nahi dite bizitzan, eta familiarekin gehiago difrutatu.
"AleJet"-ek 200 garaipen inguru lortu ditu, eta denboraldi honetan Milan San Remo edo Paris Roubaix bezalako probak jokatu ditu.
Debuta 1996. urtean egin zuen, Scrignion. Giroko 21 etapa eta Tourreko 6 irabazi ditu Petacchik. Gainera, elastiko berdea eskuratu zuen Tourrean 2010. urtean, eta Espainiako Itzulian 2005ean.