Txirrindularitza
Azken etapa
Froomek irabazi du Romandiako Itzulia, eta Tony Martinek erlojupekoa
Erredakzioa
Sky taldeko Chris Froome izan da onena, eta garaipena eskuratu du. Simon Spilak izan da bigarren, eta Rui Costak osatu du podiuma, hirugarren bukatuta.
Christopher Froomek (Sky) irabazi du 2013ko Romandiako Itzulia, eta Tony Martinek (Omega Pharma-Quick Step) lortu du garaipena azken erlojupekoan.
Azken etapa Genevan (Suitza) egin da, eta 18,5 kilometroko ibilbidea izan duen erlojupekoa izan da. Tony Martin nagusi izan da erlojupekoan 21 minutu eta 7 segundo marka eginda. Adriano Malori (Lampre-Merida) izan da bigarren 15 segundora, eta Froomek bukatu du hirugarren postuan, 33 segundora.
Horrenbestez, Chris Froomek lidergoari eutsi dio, eta garaipena lortu du. Simon Spilak (Katusha Team) izan da bigarren, eta Rui Costak (Movistar) osatu du podiuma, hirugarren bukatuta.
Etapako sailkapena:
1. Martin (Omega) 21:07
2. Malori (Lampre-Merida) + 15"
3. Chris Froome (Sky) + 33"
4. Westra (Vacansoleil) + 36"
5. Spilak (Katusha) + 41"
6. Clement (Blanco) + 50"
7. Porte (Sky) + 52"
8. Christensen (Saxo-Tinkoff) + 55"
9. Dennis (Garmin) + 56"
10. Ludvigsson (Argos) + 1:01"
Sailkapen nagusia:
1 Christopher Froome (Sky Procycling) 19:24:51
2 Simon Spilak (Katusha Team) + 0:00:54
3 Rui Alberto Costa (Movistar Team) + 0:01:49
4 Tom Danielson (Garmin-Sharp) + 0:01:54
5 Wilco Kelderman (Blanco Pro Cycling Team) + 0:02:03
6 Jean Christophe Peraud (AG2R La Mondiale) + 0:02:14
7 Jurgen Van Den Broeck (Lotto-Belisol Team) + 0:02:16
8 Richie Porte (Sky Procycling) + 0:02:31
9 Alejandro Valverde (Movistar Team) + 0:02:32
10 Marcel Wyss (IAM Cycling) + 0:02:41