Itxi

Txirrindularitza

Belgikako hedabideen arabera

Tom Boonen ikertzen ari dira, ustezko iruzur fiskalagatik

Erredakzioa

Informazioaren arabera, ustezko iruzurra Monakon bizi zenean egin zuen. Monakon atzerritarrek ez dute euren diru-sarrerak aitortzeko beharrik.

  • Tom Boonen heroia da Belgikako txirrindularitza zaleen artean. Efe.

    Tom Boonen heroia da Belgikako txirrindularitza zaleen artean. Efe.

Belgika Tom Boonen txirrindularia ikertzen ari da iruzur fiskala egin zuen ala ez argitzeko.

De Tijd egunkari ekonomikoaren arabera, justiziak abisu bat jaso du Boonek bere diru sarrerei "etekina" ateratzeko orduan "urrutiegi" joan dela adierazteko.

Ustezko iruzurra Monakon pasa zirtuen urteetan egin omen zuen Boonenek. Monakon atzerritarrek ez dute euren diru sarrerak aitortzeko beharrik.

Egunkari ekonomikoan Patrick Lefevere Omega Pharma Quick Step taldeko zuzendariaren izena ere aipatzen dute, ustez ikertzen ari diren beste pertsona batzuren artean.

Boonenek zenbait iskanbila izan ditu lehiaketetatik kanpo, kokainagatik emandako positibo bat barne. Kasu hartan, txirrindulariak droga hartu zuela onartu zuen.