Txirrindularitza
Giroan egindako kontrol batean
Santambrogiok positiboa eman du EPOagatik
Erredakzioa
Gazzetta dello Sportek publikatu duenez, Vini Fantiniko txirrindulariak positiboa eman zuen Giroko lehen etapan egin zioten kontrolean. Autengo Giroko hamalaugarren etapa irabazi zuen italiarrak.
-
Mauro Santambrogiok Giroko 14. etapa irabazi zuen unea. Argazkia: EFE
Mauro Santambrogiok (Vini Fantini) positiboa eman du EPOagatik. La Gazzetta dello Sportek publikatu du albistea, eta egunkari italiarrak dioenez, Giroko lehen etapan egindako dopingaren aurkako kontrole baten eman zuen positiboa Santambrogiok.
Vini Fantiniko txirrindlariak, 2013ko Giroko hamalaugarren etapa irabazi zuen, eta bederatzigarren postuan bukatu zuen Italiako lasterketa handia. Gainera, ez da Vini Fantini taldean aurten eman den lehen doping kasua. Iragan maiatzaren 24an jakitera eman zen Danilo Di Lucak postiboa eman zuela EPOagatik Giroan parte aurretik egin zioten kontrol batean.