Itxi

Txirrindularitza

Ekainaren 8tik 16ra

Euskaltel Euskadi, Suitzarako prest

Erredakzioa

Talde laranjaren arma nagusiak Igor Anton eta Jon Izagirre izango dira. Giroan izan diren txirrindulari batzuk ere eramango ditu Euskaltel Euskadik.

  • Euskaltel Euskadi. Argazkia: EFE

    Euskaltel Euskadi. Argazkia: EFE

Euskaltel Euskadik erabaki egin du 2013 Suitzako Itzulian parte hartuko duen taldea. Txirrindulari laranjak Igor Anton, Jon Izagirre, Juanjo Oroz, Gorka Verdugo, Robert Vrecer, Ricardo Mestre, Jorge Azanza eta Adrian Saez de Arregi izango dira.

Igor Anton Galdakaoko txirrindulariak Frantziako Tourrerako prestaketa bezala egingo du Suitzako itzulia, Jon Izagirrerekin batera. Bestalde, Italiako Giroan parte hartu zuten txirrindulariek, Gorka Verdugo, Jorge Azanza edo Ricardo Mestre adibidez, etapa garaipena lortzea izango dute helburu nagusi.