Itxi

Txirrindularitza

Dopina

Olanok ez du Espainiako Vueltako zuzendari teknikoa izaten jarraituko

Erredakzioa

As egunkariaren arabera, Unipublic enpresak Frantziako senatuak ateratako txostenak bultzatuta hartu du erabakia. Txostenak dioenez, Olanok EPOa erabili zuen 1998ko Tourrean.

  • Abraham Olanok EPOa erabibili zuen 1998ko Frantziako Tourrean, Frantziako senatuaren arabera. Efe.

    Abraham Olanok EPOa erabibili zuen 1998ko Frantziako Tourrean, Frantziako senatuaren arabera. Efe.

Javier Guillen Espainiako Vueltako zuzendariak Abraham Olanoren kontratua amaitutzat ematea erabaki du Frantziako Senatuak dopinaren inguruan ateratako txostenaren ondorioz, As egunkariaren arabera.

Txosten horrek dioenez, Olanok EPOa erabili zuen 1998ko Frantziako Tourrean. Olano Espainiako Vueltako zuzendari teknikoa zen gaur arte.

"Oso minduta nago. Badakit ASOren barnean gaudela eta Frantziako Tourreko antolatzaileeak ere bertan daudela, bestela ez nuke gertatzen ari dena ulertuko. Kaltea eginda dago eta oso zaila da atzera egitea. Dena den, abokatuarekin aztertuko dut guztia", esan du gipuzkoarrak As egunkarian ateratako adierazpenetan.

Zuzendari teknikoa 2004. urtetik

Abraham Olano 2004. urtetik ari zen Espainiako Itzuliko zuzendari tekniko lanetan, ASO Unipublic ardurapean hartu aurretik. Ordutik hona, Espainiako Vueltako ibilbidearen disenatzaileetariko bat izan da.