Itxi

Txirrindularitza

2011n ere garaile izan zen

Lobato nagusi, Getxoko Zirkuituan

Erredakzioa

Euskalteleko txirrindulariak taldearen biziraupenerako garrantzitsua izan litekeen garaipena lortu du. Bigarrenez irabazi du Lobatok Ricardo Otxoa Memoriala.

0:55

Juan José Lobato Euskaltel Euskadiko txirrindulariak irabazi du 68. Getxoko Zirkuitua – 13. Ricardo Otxoa Memoriala. Nazioarteko lasterketa da Getxokoa, 1.1. mailakoa, eta UCI Pro Tour egutegiaren barruan da.

Lobato aurkariak baino gehiago izan da Arkotxako gainaren igoeran. Arkotxak 632 metroko igoera du, %14ko gehienezko penditzarekin. Euskalteleko txirrindulariak 4 segundoko abantaila lortu du helmugan. Ondoren lauko talde bat sartu da, Armindo Fonseca (Bretagne) frantziarra eta Egoitz Garcia (Cofidis) buru zituela.

Danail Petrov (Caja Rural-RGA) eta Diego Ochos kolonbiarra (4-72 Colombia) laugarren eta bosgarren sartu dira. Irabazlearengadik 9 segundora, berriz, Androni Fabio Fellini italiarra eta Ruben Perez bizkaitarra sartu dira, seigarren eta zazpigarren postuan, hurrenez hurren.

Lasterketak 170 kilometroko ibilbidea izan du eta azkeneko igoeran erabaki da. Zirkuitoari eman beharreko 13. itzulian (guztira 17 eman dizkiote) talde handi batek tropeletik alde egin du eta lasterketa apurtu egin da.

Sailkapena:

.1. Juan José Lobato (ESP/Euskaltel-Euskadi)    3h51.08

.2. Armindo Fonseca (FRA/Bretagne)                       + 4"

.3. Egoitz García (ESP/Cofidis)                                 d.b.

.4. Danail Petrov (RUS/Caja Rural-RGA)                    d.b.

.5. Diego Ochoa (COL/4-72 Colombia)                      d.b..

.6. Fabio Fellini (ITA/Androni)                                   + 9"

.7. Rubén Pérez (ESP/Euskaltel-Euskadi)                   d.b.

.8. Erwan Corbell (FRA/Bretagne)                              + 14"

.9. Alessandro Malaguti (ITA/Androni)                        d.b.

10. Eduardo Sepúlveda (ARG/Bretagne)                      d.b.