Itxi

Txirrindularitza

2. etapa

Jens Keukeleirek erakustaldia eman du, Clunian

Erredakzioa

Orica-Greenedge taldeko txirrindulariak Rinaldo Nocentini (Ag2r) eta Dario Cataldo (Sky) aise gainditu ditu azkenengo maldan. Anthony Roux lider berria da.

3:04

Jens Keukeleire belgikarrak irabazi du Burgoseko Itzuliko bigarren etapa (Roa-Clunia 157 kilometro). Orica-Greenedge taldeko txirrindulariak erakustaldia eman du azkenengo maldan, eta Rinaldo Nocentini (Ag2r) eta Dario Cataldo (Sky) italiarrak gainditu ditu.

Sailkapen nagusian, FDJ taldeko Anthony Roux frantziarrak elástico morea kendu dio Simona Ponziri (Astana). Hirugarren Sergei Chernetski (Katusha) jarri da.

Eguneko ihesaldian Peio Bilbao (Euskaltel-Euskadi), Jon Larrinaga (Euskadi), Jesus Herrada (Movistar), Luis Mas (Burgos-BH), Fabricio Ferrari (Caja Rural) eta Christian Meyer (Orica-Greenedge) egon dira, baina tropelak aise kontrolatu du etapa. Herradak eta Maseko aurrera egiteko ahalegina egin dute, helmugatik 15 kilometrora, baina tropelak gertutik lotu ditu.

2. etapa:

1. Jens Keukeleire (Orica-GreenEdge) 3:37:02
2. Rinaldo Nocentini (Ag2r La Mondiale) d.b.
3. Dario Cataldo (Sky) d.b.
4. Anthony Roux (FDJ) d.b.
5. Benoit Vaugrenard (FDJ) + 2
6. Simone Ponzi (Astana) d.b.
7. Sergei Chernetski (Katusha) d.b.
8. Mauro Finetto (Vini Fantini) d.b.
9. Nicolas Edet (Cofidis) d.b.
10. Jeffry Romero (Colombia) d.b.
11. Giampaolo Caruso (Katusha) d.b.
12. Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi) d.b.
13. Nairo Quintana (Movistar Team) d.b.
14. Pier Paolo de Negri (Vini Fantini) d.b.
15. Mikael Cherel (FDJ) d.b.

Sailkapen nagusia:

1. Anthony Roux (FDJ)
2. Simone Ponzi (Astana) + 2
3. Sergei Chernetski (Katusha) d.b.
4. Jens Keukeleire (Orica-GreenEdge) + 3
5. Dario Cataldo (Sky) d.b.
6. Benoit Vaugrenard (Sky) a 7
7. Mauro Finetto (Vini Fantini) d.b.
8. Mikael Cherel (FDJ) d.b.
9. Rinaldo Nocentini (Ag2r La Mondiale) + 8
10. Jeffry Romero (Colombia) d.b.