Txirrindularitza
Eneco Tour
Stybarrek irabazi du hirugarren etapa
Erredakzioa
Azken metroetan azkarrena izan da, eta Richeze (Lampre-Merida) eta Lars Boom (Belkin) gainditu ditu esprintean.
-
Stybarrek irabazi du hirugarren etapa. Argazkia: EFE
Zdenek Stybarrek (Omega Pharma-Lotto) irabazi du Eneco Tourreko hirugarren etapa, eta Arnaud Demarek (FDJ) jarraitzen du lidergoan.
Hirugarren etapak 185 kilometroko ibilbidea izan du Oosterhout eta Brouwershaven artean. Bazirudien tropela bat eginda iritsiko zela, baina hiru txirrindularik aurrea hartu dute, eta beraien artean erabaki da irabazlea. Roelandtsek erasoa jo du helmugarako bi kilometro falta zirenean, eta tropela bat eginda iristea eragotzi du. Lars Boomek azkarregi jo du esprinta, eta ondoren, Recheze izan da etapa garaipenaren bila jo duena. Azkenean, ordea, Stybar izan da onena, eta garaipena lortu du.