Txirrindularitza
Eneco Tour
Zdenek Stybar txekiarrak irabazi du etapa eta sailkapen nagusia
Erredakzioa
Tom Dumoulinek zuen liderraren jertsea etaparen hasieran, baina, irteeran esan bezala, jakin bazekien Stybar zela aurkaririk arriskutsuena.
-
Stybarrek sari bikoitza eraman du: sailkapena eta etapa. Efe.
Zdenek Stybar (Omega Pharma Quick Step) txekiarrak irabazi du Eneco Tourreko zazpigarren etapa, azken kilometroetan egindako erasoari esker. Stybarrek, gainera, sailkapen nagusiko lider moduan amaitu du lasterketa.
Tom Dumoulinek zuen liderraren jertsea etaparen hasieran, baina, irteeran esan bezala, jakin bazekien Stybar zela aurkaririk arriskutsuena. Txekiarra garaile izan zen hirugarren etapan eta bigarren seigarrenean. Azken garaipenari begira kontuan izateko aurkaria zen, zalantzarik gabe.
Stybarrek etapa ederra egin du, baina taldeak emandako babesa ere erabakigarria izan da. Helmugarako 5 kilometrora erasoa jo du eta 25 segundoko aldea atera dio Dumoulin orduko liderrari.
Txekiarrak momentu egokian jo du erasoa eta arerioek ezin izan dute ezer ere egin. Azkenean sari bikoitza eraman du: etapa eta sailkapen nagusia.
7. etapa
1. Zdenek Stybar (OPQS) 5h00:03
2. Ian Stannard (Sky) + 4"
3. Lars Boom (Belkin) + 12"
4. Manuel Quinziato (BMC) + 14"
5. Pieter Weening (Orica) + 17"
6. Daryl Impey (Orica) + 25"
7. Wilco Kelderman (Belkin) + 25"
8. Tom Dumoulin (Argos) + 25"
9. Filippo Pozzato (Lampre Merida) + 25"
10. Laurens De Vreese (Tosport) + 25"
General
1. Zdenek Stybar (OPQS)
2. Tom Dumoulin (Argos Shimano) + 26"
3. Andriy Grivko (Astana) + 50"
4. Jan Bakelants (Radioshack) + 55"
5. Daryl Impey (Orica) + 55"
6. Sylvain Chavanel (OPQS) + 1:20
7. Wilco Kelderman (Belkin) + 1:32
8. Pieter Weening (Orica) + 1:34
9. Maxim Inglinskiy (Astana) + 2:07
10. Maxime Monfort (Radioshack) + 2:14