Itxi

Txirrindularitza

Talde berria

Kiko Garciak Alonsoren taldea zuzentzeko eskaintza jaso du

Erredakzioa

Burrianako txirrindulari ohia Fernando Alonso gidariak erosi duen talde berriaren zuzendari nagusia bilakatu daiteke.

  • Euskaltel-Euskadi. Argazkia: EFE

    Euskaltel-Euskadi. Argazkia: EFE

Kiko Garcia txirrindulari ohiak Fernando Alonsoren talde berriko zuzendaria izateko eskaintza du. Ferrariko gidariak Euskaltelen World Tour lizentzia erosiko du, eta Kiko Garcia proiektu berriko zuzendaria izan liteke. Albistea datorren astean konfirmatu liteke, Asturiasko gidariak lizentzia erositakoan.

"Proiektu berriko zuzendari nagusia izateko eskaintza jaso dut", esan du Francisco Jose 'Kiko' Garciak. Hala ere, negoziaketak itxi arte itxaron beharko dutela adierazi du.

"Datorren astean beste batzar bat izango du, Alonso Monzako zirkuituan baitago orain, baina eskaintza mahai gainean dago. Ahal dudan guztian laguntzen ari naiz", azaldu du txirrindulari ohiak.

Kiko Garcia ONCE taldean aritu zen 1992tik 1998ra, baina bere burua txirrindularitza uztera behartuta ikusi zuen, gaixotasun bat tarteko.