Txirrindularitza
Taldea aurkitu du
Europcar taldeak Romain Sicard fitxatu du
Erredakzioa
25 urteko txirrindulariak Frantziako taldeko elastiko berdea jantziko du datorren denboraldian, Euskaltel Euskadik agur esan ostean.
-
Romain Sicard.
Romain Sicard Euskaltel Euskadiko txirrindulariak akordioa lortu du Europcar taldearekin, eta txirrindulari gaztea Jean-Rene Bernaudeauren aginduetara egongo da datorren denboraldian. Sicardek Pierre Rolland edo Thomas Voecklerekin batera jantziko du elastiko berdea.
"Albistea oso ona da", esan du Iparraldeko txirrindulariak Sud Ouest egunkariarentzat. "Fernando Alonsorenaren eta proiektua bertan behera geldituko zela jakin ondoren, oso zaila izan zen. Hala ere Bernaudeau nire etxera etorri zen, Hazparrenera, eta konbentzitu ninduen. Proiektua asko gustatu zitzaidan. Europcarrek egutegi polita du, eta World Tourrean sartzeko aukerak ditu".