Itxi

Txirrindularitza

2014ko talderako

Caja Rural taldeak Vigano eta Parra fitxatu ditu

Erredakzioa

Amets Txurruka bizkaitarrak taldeko txirrindulari garrantzitsuenetarikoa izaten jarraituko du.

  • Amets Txurruka

    Amets Txurruka, Caja Rural taldeko txirrindularia

Caja Rural-Seguros RGA taldeak Davide Vigano italiarra (29 urte) eta Heiner Parra (22 urte) kolonbiarra fitxatu ditu, 2014 urterako.

Davide Vigano esperientzia handiko esprinterra da, eta 2013ko denboraldia Lampre-Merida taldean eman du. Heiner Parra kolonbiarrak zazpigarren bukatu du Etorkizuneko Tourra.

Angel Madrazo Movistar Teameko espainiarra, eta Fernando Guijalba eta Antonio Molina Caja Ruraleko harrobiko txirrindulariak ere Nafarroako taldean arituko dira.

Gainera, Amets Txurrukak, David Arroyok, Francesco Lascak, Javier Aramendiak, Antonio Piedrak, Marcos Garciak, Omar Frailek, Ruben Fernandezek, Ramon Domenek, Fabricio Ferrarik eta Farol Domagalskik taldean jarraituko dute.