Txirrindularitza
Aro berria
Mikel Nieve Froomen laguntzailea izango da Frantziako Tourrean
Erredakzioa
Leitzako txirrindulariak Omango Tourrean egingo du debuta, Sky talde berriarekin, eta Froomen laguntzaile nagusia izango da Frantziako itzuli mitikoan.
-
Mikel Nieve. Argazkia: EiTB
Mikel Nieve leitzarrak Omango Tourrean egingo du debuta Team Sky talde berriarekin, otsailaren 18an. Gainera, Euskaltel-Euskadiko txirrindulari ohia Chris Froomen laguntzailea izango da 2014ko Frantziako Tourreko mendiko etapetan.
Nievek sei proba izango ditu Frantziako Tourrera heldu aurretik. Tourrean Chris Froomek elastiko horia defendatuko du, eta Nafarroako txirrindulariak liderarren ondoan egoteko abagunea izango du.
Mikel Nieveren egutegia:
Omango Tourra (otsailaren 18-23), Tirreno-Adriatikoa (martxoaren 12-18), Coppi&Bartali astea (martxoaren 26-30), Euskal Herriko Itzulia (apirilaren 7-12), Romandiako Tourra (apirilaren 29tik maiatzaren 4ra), Dauphine (ekainaren 8-15) eta Frantziako Tourra (uztailaren 5-27).