Itxi

Txirrindularitza

Aurkezpen ofiziala

Movistar lelo honekin aurkeztu da: 'Zerua da gure helmuga'

Erredakzioa

Nafarroako txirrindulari taldea aurreko denboraldian bezain gogotsu aurkeztu da, zortzi fitxaketa berrirekin.

Movistar txirrindulari taldea jendaurrean aurkeztu da, Madrilen, babesle nagusiaren egoitzan, eta 2014ko leloa iragarri du: "Zerua da gure helmuga". Goraino heltzeko, Eusebio Unzueren taldeak zortzi txirrindulari fitxatu ditu.

Movistar lehenengo mailako euskal talde bakarra da, Euskaltel-Euskadi desagertu ostean. Izan ere, Nafarroako taldeak Euskaltel-Euskadi taldetik etorritako txirrindulari batzuk fitxatu ditu.

Alejandro Valverde eta Nairo Quintana, aurtengo San Luiseko itzuliko irabazlea, izango dira 2014an ere liderrak. Movistarrek igotzaile berriak fitxatu ditu, Igor Anton, John Gadret eta Dayer Quintana, Kolonbiako liderraren anaia, esaterako. Aurten beste txirrindulari hauek ere heldu dira Movistarrera: Jon eta Gorka Izagirre anaiak, Juan Jose Lobato, Adriano Malori eta Jasha Sutterlin.

Movistar 2013ko talderik onena izan zen UCIren sailkapenean. Unzueren hitzetan, "zaila izango da berriro lortzen". Baina helburua argi dago, kirol zuzendariarentzat: "itzuli handi batean irabaztea" eta hiruretan podiuma zapaltzea. Valverdez aparte, "kakalardoan" ditu itxaropenak: "Nairo aro berri baten mugarri izango da".

MOVISTARREKO TXIRRINDULARIAK

Andrey Amador (Costa Rica)
Igor Antón (Euskal Herria)
Eros Capecchi (Italia)
Jonathan Castroviejo (Euskal Herria)
Alex Dowsett (Erresuma Batua)
Imanol Erviti (Euskal Herria)
John Gadret (Frantzia)
Iván Gutiérrez (Espainia)
Jesús Herrada (Espainia)
José Herrada (Espainia)
Beñat Intxausti (Euskal Herria)
Gorka Izagirre (Euskal Herria)
Ion Izagirre (Euskal Herria)
Pablo Lastras (Espainia)
Adriano Malori (Italia)
Javier Moreno (Espainia)
Rubén Plaza (Espainia)
Dayer Quintana (Kolonbia)
Nairo Quintana (Kolonbia)
José Joaquín Rojas (Espainia)
Enrique Sanz (Euskal Herria)
Jasha Sutterlin (Alemania)
Sylvester Szmyd (Polonia)
Alejandro Valverde (Espainia)
Fran Ventoso (Espainia)
Giovani Visconti (Italia)