Txirrindularitza
Mediterraneoko Itzulia
Degenkolbek irabazi du bigarrenez
Erredakzioa
Alemaniako txirrindulariak Mediterraneoko Itzuliaren bigarren etapa ere eskuratu du, eta sailkapen orokorreko liderra da.
-
John Degenkolbek lider jarraitzen du. Argazkia: Mediterraneoko Itzulia.
John Degenkolbek (Giant-Shimano) irabazi du Mediterraneoko Itzuliaren bigarren etapa, Cadolive eta Rousseten artean, 170,6 kilometroren ostean. Alemaniako txirrindularia sailkapen orokorreko liderra da, lehenengo etapa ere irabazita.
Eguneko ihesaldia Jarlison Pantanok (Colombia) eta Jussi Veikkanenek (FDJ) osatu dute. 25 kilometro falta zirenean, Petit Galibierren igoeran (Maila Berezia), Fabio Duartek (Colombia) eta Cyril Gautierrek (Europcar) harrapatu dituzte, eta geroago tropela heldu da.
Romain Sicard (Europcar) ere saiatu da, baina etapak esprintean bukatu du. Degenkolb aurkari guztiak baino hobea izan da berriz ere, eta Giant-Shimanoren zazpigarren garaipena lortu du (Marcel Kittlelek hiru irabazi zituen Dubain, eta Ludvigssonek, bi Étoile de Bessegès lasterketan.
2. ETAPAKO SAILKAPENA
1. John Degenkolb (Giant-Shimano)
2. Yannick Martinez (Team Europcar)
3. Armindo Fonseca (Bretagne-Seche Environnement)
4. Sonny Colbrelli (Bardiani-CSF)
5. Mirko Selvaggi (Wanty-Groupe Gobert)
6. Michel Kreder (Wanty-Groupe Gobert)
7. Cyril Gautier (Team Europcar)
8. Anthony Roux (Fdj.fr)
9. Pavel Brutt (Team Katusha)
10. Mikaël Chérel (AG2R-La-Mondiale)