Itxi

Txirrindularitza

Qatarreko Itzulia

Terpstrak irabazi du Qatarreko Itzulia; Démarerentzat azken etapa

Erredakzioa

FDJ taldeko frantziarrak esprinteko ordenarik eza aprobetxatuz irabazi du denboraldiko lehen etapa. Omega Pharmako txirrindulariak garaipena lortu du Qatarreko sailkapen orokorrean.

  • Niki Terpstra, Qatarreko liderra. Argazkia: EFE.

    Niki Terpstra, Qatarreko liderra. Argazkia: EFE.

Arnaud Démarek (FDJk) irabazi du Qatarreko Itzulia seigarren etapa. Niki Terpstrak (Omega Pharma-Quick Step) sailkapen orokorreko buruan bukatu du. Azken etapan, Sealine Beach Resort eta Doha Comicheren artean (113,5 kilometro), ihesaldi bat ibili da buruan: Marcus Burghardt (BMC), Liewe Westra (Astana), Jesse Sergent (Trek), Alessandro Bazzana (UnitedHealthcare) eta Rafaa Chtioui (SkyDive). Azken kilometroan harrapatu ditu tropelak.

Esprintean bukatu da lasterketa. Andre Greipelerik eta batere ordenik gabe, Démare izan da azkarrena. Niki Terpstrak bukatu du lider, eta zazpigarren garaipena eman dio taldeari Qatarren (Boonenek lau itzuli irabazi zituen, eta Cavendishek eta Cretskensek bana).

6. ETAPAKO SAILKAPENA

SAILKAPEN OROKORRA