Itxi

Txirrindularitza

Omango Itzulia

Peter Saganek denboraldiko lehenengoa lortu du Omanen

Erredakzioa

Cannondale taldeko txirrindulariak Omango Itzuliaren laugarren etapa irabazi du, Uran eta Nibaliren aurretik.

  • Peter Saganek denboraldiko lehenengo garaipena eskuratu du. Argazkia: EFE.

    Peter Saganek denboraldiko lehenengo garaipena eskuratu du. Argazkia: EFE.

Peter Saganek (Cannondale) Omango Itzuliaren laugarren etapa irabazi du, Wadi Al Abiyad eta Bosharren artean (173 kilometro). Denboraldiko lehenengo garaipena da Eslovakiako txirrindulariarentzat, 2012an eta 2013an irabazi duen lasterketa batean. Rigoberto Uran (Omega Pharma-Quick Step) eta Vincenzo Nibali (Aastana) Saganen atzetik heldu dira.

Eguneko ihesaldia lau txirrindularik osatu dute: Evan Huffman (Astana), Yaroslav Popovych (Trek), Greg Van Avermaet (BMC) eta Jelle Wallays (Topsport Vlaanderen). Saiakera Green Mountainen lau igoerak hasi direnean bukatu zaie (5,8 kilometro %10,3an).

Momentu horretan, Mikel Nievek eta Chris Froomek (Sky) taldea erasotu dute, baina lehenengo hirurak, Sagan, Nibali eta Uran, heldu dira lehenago, bakarrik. Azken esprintean, Eslovakiakoa Uran eta taldekide ohia baino azkarragoa izan da, eta lehenengo garaipena eskuratu du.

4. ETAPAKO SAILKAPENAK