Itxi

Txirrindularitza

Paris-Niza

Lehen etapa eta lidergoa, Bouhanni frantziarrarentzat

Erredakzioa

Bigarren Jon Degenkolb alemaniarra izan da (Giant Shimano), eta hirugarren, berriz, Gianni Meersman belgikarra (Omega Pharma).

  • Nacer Bouhanni. Efe.

    Nacer Bouhanni, ganador de la 1ª etapa. Efe.

Nacer Bouhannik (FDJ) iaz bezala hasi du Pariz-Niza lasterketa: lehen etapan gailendu eta lidergoa lortuta. Hala ere, esprinter frantziarrak eroriko bati aurre egin behar izan dio etaparen lehen zatian. Ondorioz, Bouhanni ezker belauna odoletan zuela iritsi da helmugara.

Tentsioa azken 50 kilometroetan hasi da, eroriko batek tropel nagusia hirutan zatitu duenean.

Omega Pharma-Quick Step taldeak lasterketaren kontrola hartu du, Gianni Meersmani etapa garaipena escurra jartzeko helburuarekin. Hala ere, belgikarrak arinegi hasi du esprinta eta Jon Degenkolbek eta Bouhannik gainditu egin dute. Frantziarrak eraman du azkenean garaipena, amorruz.

Asteleheneko etapan 205 kilometro egingo dituzte, Rambouillet eta Saint-Georges-sur-Baulche artean. Mendate bakarra dago ibilbidean, Ferté-Loupière (3. mailakoa, 160,5. kilometroan).