Itxi

Txirrindularitza

Tirreno-Adriatico

Omega Pharmak irabazi du taldekako erlojupekoa; Cavendish, liderra

Erredakzioa

Britainiar esprinterrak bere taldeko lehenengoa izan da helmugatik pasatzen, Tirreno-Adriatico lasterketako lehenengo etapan, taldekako erlojupekoan.

Omega Pharma-Quick Step izan da Tirreno-Adriatico lasterketako lehenengo etapan azkarrena, taldekako erlojupekoan. Helmugan, Mark Cavendish izan da igarotzen lehena, eta liderraren maillota jantzi du San Vincenzoko podiumean.

Taldeek 18,5 kilometro bete dituzte, Donoratico eta San Vincenzo artean, Adriatico Itsasoko kostaldean. Omega Pharma-Quick Step taldeak, Tony Martinek eta momentu bikainean dagoen Michal Kwiatkowskik gidatuta, etapako denborarik onena egin du: 20:13. 9 segundu atzean utzi dute Orica-Green Edge talde australiarra.

Etapako irabazleak, beraz, Poloniako gaztea eta Rigoberto Uran dira, Omega Pharma-Quick Stepeko liderrak Tirreno-Adriaticon. 18 segundo atera dizkiete Movistarreko txirrindulariei, bereziki Nairo Quintanari, Adriaticorako bidean dauden aldapa gogorretan sailkapen nagusia irabazteko hautagaiari, alegia. Alberto Contadorrek 26 segundo galdu ditu. Etapako laugarrena izan da Saxo-Tinkoff.

ETAPAKO SAILKAPENAK