Txirrindularitza
Hasi da denboraldia
Euskadi taldeak aurkezpeneko bira hasi du
Erredakzioa
Taldeko 11 txirrindulariak, Gorka Gerrikagoitia zuzendaria eta Miguel Madariaga Euskadi Fundazioko presidentea Bizkaiko Foru Aldundian eta Bilboko Udalan izan dira.
Euskadi Fundazioko txirrindularitza taldeak bira bat hasi du taldearen aurkezpena egiteko. Bira Begoñako Basilikan hasi eta Arantzazuko Santutegian, Gipuzkoan, amaituko da.
Taldeko 11 txirrindulariak, Gorka Gerrikagoitia zuzendaria eta Miguel Madariaha Euskadi Fundazioko presidentea Bizkaiko Foru Alduncian eta Bilboko udaletxean izan dira astelehen goizean. Bilboko Udalan Ibon Areso alkateordekoak eta alderdi politikoetako ordezkariek hartu dituzte.
Ekitaldiaren amaieran, txirrindulariek sinatutako maillota eman diote Aresori, eta honek Iñaki Azkuna alkatearen bulegoan utziko duela esan du, sendatzen denean disfruta dezan.