Itxi

Txirrindularitza

Romandiako Itzulia

Michael Albasinik irabazi du laburtutako etapa, esprintean

Mikel Dominguez

Orica-GreenEdge taldeko txirrindulari suitzarra esprint txikiko azkarrena izan da. Thomas Voeckler harrapatu du tropelak, helmugan. Denboraldiagatik laburtu zuten 1. etapa, 88 kilometro izatera arte.

Michael Albasinik (Orica-GreenEdge) irabazi du Romandiako Itzuliaren lehenengo etapa. Jesus Herrada (Movistar) bigarrena izan zen, Thomas Voeckler (Europcar) harrapatu zuen taldean. Txirrindulariek 200 kilometrotatik 88 baino ez zituzten egin, 2000 metrotara dagoen Simplon mendatea ez igotzea erabaki zutelako antolatzileek, euria eta elurragatik.

Hiru txirrindularik osasutako ihesaldia saiatu egin zen etapa laburrean, baina tropelak harrapatu zuen, eta erasoak egon ziren eguneko igoera bakarrean. Jaitsieran, Vincenzo Nibalik (Astana) salto egin zuen, helmugatik 19 kilometrora, eta 2 kilometro falta ziren arte ez zuten harrapatu. Bukaera esprintean erabaki zen, eta Albasini izan zen azkarrena, Herrada eta Ramunas Navardauskasen (Garmin-Sharp) aurretik.

Michael Kwiatkowskik (Omega Pharma-Quick Step) sailkapen orokorreko liderra izaten jarraitzen du.

1. ETAPAKO SAILKAPENAK