Itxi

Txirrindularitza

Dauphine

Mikel Nieve, irabazle Andrew Talanskyren egunean

Erredakzioa

Garmin-Sharp taldeko estatubatuarrak Chris Froome eta Alberto Contadorren arteko lehia aprobetxatu zuen Dauphineko sailkapen orokorra irabazteko.

  • Mikel Nieve podiumean / EITB.

    Mikel Nieve podiumean / EITB.

Mikel Nievek (Sky) Dauphineko azken etapa irabazi du, Courcheveleko gainean, Andrew Talanskyk (Garmin-Sharp) sailkapen orokorreko irabazle bilakatu zen egunean, maillot horia Alberto Contador (Tinkoff-Saxo) liderrari eta Chris Froome (Sky) aurkari zuzenari kenduta.

Nievek atzean utzi zuen eguneko ihesaldia, 23 txirrindularikoa, helmugarako kilometro bat falta zenean, eta bakarrik joan zen Courchevelerainoko helmugara, mendatea baino apur bat lehenago. Azken igoeraren luzeera 5,6 kilometrokoa zen, %6,2ko pendizarekin.

Sailkapen orokorreko borrokak bi protagonista izango omen zituen: Alberto Contador, aurreko etapan liderrez jantzi zena, eta Chris Froome, ia lasterketa osoan zehar buruan egon zena. Baina bien arteko lehia aprobetxatuta, Andrew Talanskyk, ihesalditik ere bai, eskuratu zuen garaipena.

Chris Froome maillot horia berreskuratzen saiatu zen Col de Saisiesen, Geraint Thomas, Danny Pate eta Vasil Kiryenka taldekideekin batera erasoa jota. Alberto Contadorrek jarraitu zion, eta bakarrik geratu zen. Espainiako txirrinduariak taldekiderik gabe jarraitu zuen garaipen orokorraren lehian.

23 kilometro falta zirenean, Contadorrek erasoa jo zuen ihesaldiarekin galdutako denbora berreskuratzeko, Froome atzean utzita eta Skykoarekin zeukan lehia irabazita, baina ez zen nahikoa izan Talansky harrapatzeko. Erritmoa mantendu zuen estatubatuarrak, eta behar zuen alde nahikoarekin heldu zen Dauphineko txapelduna izateko.

8. ETAPAKO SAILKAPENAK