Itxi

Txirrindularitza

Suitzako Itzulia (7. etapa)

Tony Martin izan da nagusi erlojupekoan

Erredakzioa

Dumoulin eta Rui Costa izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Izagirre zortzigarren sailkatu da (1:06-ra).

Tony Martinek (Omega) irabazi du Suitzako Itzuliaren zazpigarren etapa (24,7 kilometroko erlojupekoa Worben). Ondorioz, lidergoa sendotu du alemaniarrak.

31.37ko denbora egin du Martinek, eta Tom Dumoulin (Giant Shimano) holandarrak 22 segundo gehiago behar izan ditu. Rui Costa izan da hirugarren, eta Ion Izagirrek zortzigarren bukatu du (1:06ra). Sailkapen nagusian, 28 segundoko aldea du Martinek Dumoulinekin, eta Izagirre gipuzkoarra bosgarren postuan dago, 1:33ra.

Larunbatean zortzigarren etapa jokatuko da. Jardunaldian 219 kilometro izango ditu, eta amaiera maldan gora izango da.

7. etaparen sailkapena:

1 MARTIN T. OPQ 31:37.230
2 DUMOULIN T. GIA 22
3 FARIA DA . R. LAM 28
4 CANCELLAR. F. TFR 41
5 FRANK M. IAM 45
6 CRADDOCK L. GIA 59
7 CLEMENT S. BEL 1:02
8 IZAGIRRE . I. MOV 1:06
9 PINOT T. FDJ 1:13
10 CATTANEO M. LAM ST

Sailkapen nagusia:

1 Tony MARTIN Omega Pharma-QuickStep 23:42:43
2 Tom DUMOULIN Team Giant-Shimano 0:00:28
3 Rui Alberto FARIA DA COSTA Lampre-Merida 0:01:05
4 Mathias FRANK IAM Cycling 0:01:14
5 Ion IZAGIRRE INSAUSTI Movistar Team 0:01:33
6 Peter SAGAN Cannondale 0:01:36
7 Lawson CRADDOCK Team Giant-Shimano 0:01:42
8 Mattia CATTANEO Lampre-Merida 0:01:42
9 Davide FORMOLO Cannondale 0:01:47
10 Thibaut PINOT FDJ.fr 0:01:48

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea