Itxi

Txirrindularitza

Espainako txapelketa

Valverde, erlojupekoan nagusi Izagirreren eta Castroviejoren aurretik

Erredakzioa

Movistar izan da probako protagonista nagusia sailkapen nagusiko aurreneko sei sailkatuak Espainiako taldekoak izan baitira. Erviti izan da bosgarren, Intxausti seigarren eta Fraile bederatzigarren.

  • Ezkerretik eskuinera, Izagirre, Valverde eta Castroviejo. Argazkia: EFE

    Ezkerretik eskuinera, Izagirre, Valverde eta Castroviejo. Argazkia: EFE

Alejandro Valverdek eskuratu du Espainiako erlojupeko proba (47,2 kilometro, Ponferradan). Murtziarrak 58:00ko denbora egin du, eta haren atzetik Ion Izagirre eta Jonathan Castroviejo iazko txapelduna sailkatu dira.

Movistar izan da probako protagonista nagusia sailkapen nagusiko aurreneko sei sailkatuak Espainiako taldekoak izan baitira. Imanol Ervitik bosgarren bukatu du, Beñat Intxaustik seigarren eta Omar Fraile bederatzigarren izan da.

Sailkapena:
1. Alejandro Valverde (Movistar Team) 58:00
2. Ion Izagirre (Movistar Team)  58:56
3. Jonathan Castroviejo (Movistar Team) 59:04
4. Jesus Herrada (Movistar Team) 59:06
5. Imanol Erviti (Movistar Team) 59:19
6. Beñat Intxausti (Movistar Team) 59:24
7. Eloy Teruel (Jamis) 59:47
8. J. Antonio de Segovia (Froiz) 1:00:18
9. Omar Fraile (Caja Rural-RGA) 1:00:24
10. Diego Rubio (Efapel) 1:00:37