Txirrindularitza
Abuztuaren 13tik 17ra
Euskadi, Movistar Team eta Caja Rural-RGA, Burgoseko Itzulian
Erredakzioa
Espainiako Itzulia hasi baino lehen txirrindulariek Burgosen dute hitzordua.
-
Movistarrek 23 garaipen ditu. EFE
Abuztuaren 13tik 17ra jokatuko da Burgoseko XXXV. Itzulia . Movistar Team eta Caja Rural-RGA talde profesionalak bertan izango direla baieztatu dute jada.
Eusebio Unzueren Movistar taldea indartsuenetarikoa da, 23 garaipen lortu dituzte dagoeneko eta ziur gehiago lortuko dituztela.
Bi talde profesional hauekin batera Euskadi izango da bertan. Miguel Madariagaren taldeak irudi ona erakutsi nahiko du.